XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, ez da beharrezkoa integrazio-mugak finkoak izatea, eta bariazio orokorragoak ere azter daitezke, baina maila honetan era horretako bariazioen azterketara mugatuko gara.

y P x4.1. irudia. Bi puntu finkoren arteko ibilbide bariatuak.

Definitutako f eta J horiei funtzionalak deritze, y(x) funtzioaren dependentzia bait dute, eta alboko irudiko kurba bakoitzerako balio bat dute.

Aurkezpeneko hitzak esan ondoren, saia gaitezen y=y(x) kurba aurkitzen.

Jarritako baldintzetan, (x,y) grafikan kurba guztiek P1 eta P2 puntuetatik pasatu behar dute, eta horien arteko bat aukeratu behar dugu, J extremala egiten duena prezeski.

Horretarako, bi puntuetatik pasatzen diren kurba guztiak modu parametriko sinple batez adieraziko ditugu, jarraian ikusiko dugunez.

y P x kurba extremala 4.2. irudia. Bi puntu finkoren arteko kurben parametrizazioa.

Demagun, bilatzen ari gareneko kurba dela. h(x) funtzio jarraia (eta lehen deribatu jarraia duena) kontsideratuko dugu tartean.

Funtzio horrek baldintza beteko du gainera (...).